Agian ez duzu zure nagusiagan sinesten. Ondo dakizu, baina, existitzen dela.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Related quotes
Zaharra Zarenean
Zaharra zarenean, urdin zure ilea eta loguraz beterik,
sutondoan makurtuz, har liburu hau,
eta irakur astiro, eta begirada bigunaz egizu amets
zure begiek behin zutena, eta beren itzalen ilunaz;
hainbatek zituen maite zure grazia alaiaren uneak,
eta zure edertasuna amodio faltsu edo egiazkoaz,
baina gizon batek maite zituen zugan arima erromesa,
eta zure aurpegi aldakorraren minak;
eta beherantz okertuz suburdina gorien alboan,
murmurika, apur bat histo, nola Maitasuna itzuri zen
eta urrats egin zuen mendi gailurretarantz
eta bere aurpegia ezkutatu zuen izar multzo baten erdian.
poem by William Butler Yeats, translated by Andolin Eguzkitza
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Romanian
Ondo itxitako zauri bat da heriotza.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Nire aitonak Jainkoagan sinesten zuen, nire aitak gizonagan; nik soilik neure buruagan eta batzuetan.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Neurtu ondo hitzak. Ez daitezela zeu baino pisuagoak izan.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In Spanish | In Romanian
Luze iraun nahi al duzu ezkonduta? Ikasi zeure buruagandik banatzen.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Gora jaurtitako arria
Gora jaurtitako arria, beti jausten da zure lurrean,
nire erri txikia, eta beste bein eta barriro
dator zure semea.
Ikertzen dauz urruneko dorreak, egun bat beste baten ondoren,
nekatu egiten da, leiatsu diardu eta beti jausten da
urtendako autsera.
Dana naz bai zurea, neure asarrekuntza etenbakoan,
neure saldukerian, neure zoritxardun laztantasunean
tristuraz naz ungariar.
Gora jaurtitako arria, itunkiro eta nai izan gabe,
nire erri txikia, eta jarraipenduraz urteten
naz zure aurpegira.
Alperrik, edozein zioz jaurtiko ba-nenduzu be
eun bider be, ni eun bider zuganatuko nintzake
ta azkenengo aldiz.
poem by Ady Endre, translated by Sabin Muniategi
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
Futbolean, bigarren mailara jaisteko beldurrez ari bazara, hanka larritu egiten zaizu, eta ez duzu jokatzen. Literaturan ere askotan gertatzen da hori.
quote by Unai Elorriaga (2008)
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
Kontuz zure amorantearen txakurrarekin. Ez daki ondotik agurtu gabe pasatzen.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Barkatu itzazu beti zure etsaiak, ez dago gehiago mintzen dituenik eta.
quote by Oscar Wilde
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
Ez dakit zein den bakearen precio politikoa vaina ziur indarkeriarena baino merkeagoa dela.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Abertzaletasuna da, zu bertan jaio zarelako zeure herria munduko beste guztiak baino hobea dela uste izatea.
quote by George Bernard Shaw
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
Kontzientzia eta koldarkeria gauza bera dira, kontzientzia izen komertziala dela da aldea.
quote by Oscar Wilde
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
Beti daude bi film: burutzen dena eta bidean geratzen dena. Gertakari historikoekin berdin gertatzen dela uste dut.
quote by Charles Chaplin
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
Urrats txikia da gizon batentzat, baina jauzi handia gizateriarentzat.
quote by Neil Armstrong (20 July 1969)
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Italian | In Romanian
Satiraren helburua zerutiarra da baina bere sorburua infernuan dago.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Hitzeko euskalduna nauzu baina gaztelaniaz emango dizut inporta ez badizu.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Sufrimendua maisu ona da baina inork ez du haren ikasle izan nahi.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Bizitzea ez da samurra, hiltzea ere ez, baina, denetan gogorrena, zer egin ez jakitea da.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Salley Lorategietan behera
Salley lorategietan behera nere maitea eta ni topatuko ginen;
Salley lorategietan elurra bezain zuri ziren bere ankatxoekin igaro zen.
Lasai maitemindu nendin eskaini zidan, hostoak zuhaitzetan hazten diren bezala;
Baina ni, gazte eta ergel izanik, berarekin ez nintzen ados jarri.
Ibaidun larre batean nere maitea eta ni geunden,
Eta nere bizkar uzkurtuan elurra bezain zuria zen bere eskua ezarri zuen.
Lasai bizi nendin eskaini zidan, belarra kanaberadietan hazten den bezala;
Baina ni gaztea eta ergela nintzen, eta orain malkoz beterik nago.
poem by William Butler Yeats from Oisinen Harat Honata eta Beste Olerkiak (1889)
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
Abere guztiak berdinak dira, baina batzuk beste batzuk baino berdinak.
George Orwell in Abereen etxaldea (1945)
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Italian | In Romanian