Neurtu ondo hitzak. Ez daitezela zeu baino pisuagoak izan.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In Spanish | In Romanian
Related quotes
Birziklaturiko hitzak dira kontraesanak.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Ondo itxitako zauri bat da heriotza.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Hamlet: Izan edo ez izan, hor dago koxka.
line from Hamlet, script by William Shakespeare (1599)
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Italian | In Romanian
Agian ez duzu zure nagusiagan sinesten. Ondo dakizu, baina, existitzen dela.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Eskatzen dizuet zuei haurroi liburu hau pertsona nagusi bati eskaini diodalako. Hala ere, aitzakirik ba dudala uste dut. Lehenik: Munduan ene adiskiderik handiena baita. Bigarrenik: adiskide nagusi horrek dena ulertzen baitu, zuentzat, haurrentzat egindako liburuak ere. Hirugarrenik: Frantzian bizi denez, gose eta hotz da. Eta kontsolatzeko beharra du. Aitzaki guzti hauek ez balira aski -pertsona nagusi hori izan bide delako noizpait txiki- noizpait mutil koxkor izan zenari berari eskainiko diot hau liburuau. Guztiok lehenik haur izan garelako... gero koxkortzeko, -inor gutxi oroitzen da horretaz-.
Antoine de Saint-Exupéry in Printze Txikia (1943)
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In Spanish | In Romanian
Artea, esperientzia baino jakituria mota handiago bat da.
quote by Aristoteles
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
”Zezena”k ”idia”k baino soinu politagoa dauka.
aphorism by Valeriu Butulescu, translated by Valentina Gutiérrez Prieto
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In Spanish | In Romanian
Beste masaila eskaintzea baino zailagoa da batzuetan nork jo zaituen jakitea.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Sarri gogorrago epaitzen ditugu ametsezko utopiak amesgaiztopeko errealitateak baino.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Sufrimendua maisu ona da baina inork ez du haren ikasle izan nahi.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Gezur batean bizi izan gara. Hori da gure ekonomiaren egia.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Lapur Gaiztoaren bekatuak askoz larriagoak dira Onarenak baino. Damutu ez zelako ote?
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Ez dakit zein den bakearen precio politikoa vaina ziur indarkeriarena baino merkeagoa dela.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Abertzaletasuna da, zu bertan jaio zarelako zeure herria munduko beste guztiak baino hobea dela uste izatea.
quote by George Bernard Shaw
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
Niri beharrezkoak ez diren gauzak eman iezaizkidazue, beharrezkoak edozeinek izan ditzake eta.
quote by Oscar Wilde
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
Euskaldunok ez dugu herri aukeratua izan nahi. Aski zaigu aukera dezakeen herri bat.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Abere guztiak berdinak dira, baina batzuk beste batzuk baino berdinak.
George Orwell in Abereen etxaldea (1945)
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Italian | In Romanian
Gora jaurtitako arria
Gora jaurtitako arria, beti jausten da zure lurrean,
nire erri txikia, eta beste bein eta barriro
dator zure semea.
Ikertzen dauz urruneko dorreak, egun bat beste baten ondoren,
nekatu egiten da, leiatsu diardu eta beti jausten da
urtendako autsera.
Dana naz bai zurea, neure asarrekuntza etenbakoan,
neure saldukerian, neure zoritxardun laztantasunean
tristuraz naz ungariar.
Gora jaurtitako arria, itunkiro eta nai izan gabe,
nire erri txikia, eta jarraipenduraz urteten
naz zure aurpegira.
Alperrik, edozein zioz jaurtiko ba-nenduzu be
eun bider be, ni eun bider zuganatuko nintzake
ta azkenengo aldiz.
poem by Ady Endre, translated by Sabin Muniategi
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
Itsasaldia Bizantziora
I.
Hau ez da gizon zaharrentzako herrialdea. Gazteak
Batzuk besteen besoetan, txoriak zuhaitzetan,
Belaunaldiz belaunaldi hiltzen haien kantuan,
Izokin ur-jauziak, berdelez beteriko itsasoak,
Arrain, okel edo etxe-hegazti, uda osoan laudatuko zaituztet,
ernaltzen, jaiotzen eta hiltzen zareten lekuan hilda ere.
Musika sentsualean jasota bizitza oro arduragabetuta
Zahartzen ez den adimenaren monumentu.
II.
Gizon adinduna gauza ezdeusa da,
Beroki urratua makilean, ez baditu
Arimak bere besoak txalotzen eta kantatzen, gero eta ozenago,
Bere jantzi hilkorreko urradura bakoitzarekin.
Ordea, ez da kantu-eskolarik ez bada
Monumentuen edo arimaren handitasuna ikastea bezalakorik;
Eta horregatik zeharkatu ditut itsasoak eta etorri naiz
Bizantzioko hiri saindura.
III.
O zuek, Jainkoaren su sakratuan zutik zaudeten zintzoak,
Hormako urrezko mosaikoan bezala,
Su sakratutik etorriak, gyroaren zurrunbiloan,
Izan zaitezte nire arimaren kantu-irakasleak.
Erre, barreiatu ezazu nire bihotza; desiraz gaixo
Eta hiltzen ari den animaliarengana lotuta dago,
Ez daki zer den ere; eta batu zaitez niregana,
Eternitatearen amarrura.
IV.
Behin naturatik at ez dut inoiz berriz
Gorputz itxura naturalik hartuko,
Baizik eta greziar urregileek egindako itxura
Mailukatutako urrez eta urre-esmaltez
Aho-zabalka ari den Enperadoreari esna eutsi;
Edo urrezko erramua gainean jarri eta abes diezaien
Bizantzioko jauntxo eta andereei
Izandakoaz, denaz edo etorriko denaz.
poem by William Butler Yeats, translated by Hedoi Etxarte
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Romanian
Pizkunde, 1916
Masailak sutsu zetozela
Dendatik edo bulegotik
Ilunabarrean topo
Hemezortziko etxetartean.
Kokotsa jasorik agur
Edo berba polit txatxuak
Baita berandutu ere
Berba txatxu politetan
Eta gogora etortzen niri
Klubeko sutondoan
Adiskideen atsegineko
Aipatuko nuen autua
Eta haien algara.
Jakina, gizon haiek eta gu
Barregarria genuen jantzi:
Orain oro da aldatu, guztiz aldatu:
Ikaragarrizko edertasun bat sortu da.
Haien artean emakume hauxe
Egunez xaloa eta eztia
Eztarria urratzerainoko
Zoroa eztabaidan gauez.
Eztiagoko ahotsik non, gazte eta eder
arranotara lauhazka?
Edo gizon hau, eskolamaisu ohia
Gure hegalduna zamari.
Beste hau, bere laguna, adoretsuago
Egunean baino egunean
Ospetsua izatekoa inoiz
Hain sentibera barrenez
Hain ausart eta eztia adimenez.
Beste hori berriz, nik mozkor
ergel harroputza uste nuena
Min handia emana anker
Bihotzeko ditudan zenbaiti.
Nire kantuan leku alabaina
Bera ere uko egina dugu
Komedia txatxuan jokatzeari
Bera ere, noski, aldatu egin da
guztiz aldatu:
Ikaragarrizko edertasun bat sortu da.
Helburu bakarreko bihotzak
Harri gogortuen antzo
Uda eta negu sorginduak
Bizijarioa trabatzen.
Bidetik etorri zaldia
Zalduna, hegaztiak lerroan
Behea jotzeko hodeitik hodeira
Minutuz minutu aldatzen
Hodei itzala uraren lasterrean
Minutuz minutu aldatzen
Apatxa ertzean lerratzen
Eta zaldia bertan palastaka
Eta hegazti hankaluzeak hondora
Eta uroiloak uroilarrei deika
Minutuz minutu bizi:
Ororen erdian, harria.
Luzeko sakrifizioak
Bihotza lezake harri.
O! noiz ote aski?
Zeruaren lana dugu.
Gurea, izenez izen aipatzea
Amak haurrarena bezala
Loa noizbait heldutakoan
Zango unatuetara.
Zer besterik da gaua?
Ez, ez, ez da gaua, heriotza da.
Alfer heriotza ote?
Ingalaterrak, esanak esan
eginak egin, beteko du hitza agian.
Badakigu haien ametsa
Badakigu ametsak dituela hil.
Eta maitasunaren soberak
Liluratu balitu heriotzeraino?
Aipa ditzadan neure bertsoan
MacDonagh eta MacBride
Eta Connolly eta Pearse
Orain eta gerogarrenean.
Han non berdegarria dugun jantzi
Aldatu egin gara, guztiz aldatu:
Ikaragarrizko edertasun bat sortu da.
poem by William Butler Yeats, translated by Koldo Izagirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!