Salley Lorategietan behera
Salley lorategietan behera nere maitea eta ni topatuko ginen;
Salley lorategietan elurra bezain zuri ziren bere ankatxoekin igaro zen.
Lasai maitemindu nendin eskaini zidan, hostoak zuhaitzetan hazten diren bezala;
Baina ni, gazte eta ergel izanik, berarekin ez nintzen ados jarri.
Ibaidun larre batean nere maitea eta ni geunden,
Eta nere bizkar uzkurtuan elurra bezain zuria zen bere eskua ezarri zuen.
Lasai bizi nendin eskaini zidan, belarra kanaberadietan hazten den bezala;
Baina ni gaztea eta ergela nintzen, eta orain malkoz beterik nago.
poem by William Butler Yeats from Oisinen Harat Honata eta Beste Olerkiak (1889)
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!