Olatua iragankorra da. Itsasoaren tormentua da amaigabeko gauza bakarra.
aphorism by Valeriu Butulescu, translated by Valentina Gutiérrez Prieto
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In Spanish | In Romanian
Related quotes
Kontzientzia eta koldarkeria gauza bera dira, kontzientzia izen komertziala dela da aldea.
quote by Oscar Wilde
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
Egun bakarra daukagu hiltzeko. Bizi osoa erailtzeko.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Aforismogilea da bere burua jomugan jar dezakeen arkulari bakarra.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Aforismoak lerro artean irakurtzen dira. Baita bakarra badaukate ere.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Zientzia beti okertzen da. Ez du arazo bakarra konpontzen, beste hamar sortu gabe.
quote by George Bernard Shaw
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
Itsasaldia Bizantziora
I.
Hau ez da gizon zaharrentzako herrialdea. Gazteak
Batzuk besteen besoetan, txoriak zuhaitzetan,
Belaunaldiz belaunaldi hiltzen haien kantuan,
Izokin ur-jauziak, berdelez beteriko itsasoak,
Arrain, okel edo etxe-hegazti, uda osoan laudatuko zaituztet,
ernaltzen, jaiotzen eta hiltzen zareten lekuan hilda ere.
Musika sentsualean jasota bizitza oro arduragabetuta
Zahartzen ez den adimenaren monumentu.
II.
Gizon adinduna gauza ezdeusa da,
Beroki urratua makilean, ez baditu
Arimak bere besoak txalotzen eta kantatzen, gero eta ozenago,
Bere jantzi hilkorreko urradura bakoitzarekin.
Ordea, ez da kantu-eskolarik ez bada
Monumentuen edo arimaren handitasuna ikastea bezalakorik;
Eta horregatik zeharkatu ditut itsasoak eta etorri naiz
Bizantzioko hiri saindura.
III.
O zuek, Jainkoaren su sakratuan zutik zaudeten zintzoak,
Hormako urrezko mosaikoan bezala,
Su sakratutik etorriak, gyroaren zurrunbiloan,
Izan zaitezte nire arimaren kantu-irakasleak.
Erre, barreiatu ezazu nire bihotza; desiraz gaixo
Eta hiltzen ari den animaliarengana lotuta dago,
Ez daki zer den ere; eta batu zaitez niregana,
Eternitatearen amarrura.
IV.
Behin naturatik at ez dut inoiz berriz
Gorputz itxura naturalik hartuko,
Baizik eta greziar urregileek egindako itxura
Mailukatutako urrez eta urre-esmaltez
Aho-zabalka ari den Enperadoreari esna eutsi;
Edo urrezko erramua gainean jarri eta abes diezaien
Bizantzioko jauntxo eta andereei
Izandakoaz, denaz edo etorriko denaz.
poem by William Butler Yeats, translated by Hedoi Etxarte
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Romanian