Gizakia aske izatera kondenatuta dago.
quote by Jean-Paul Sartre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Italian | In Romanian
Related quotes
Gizakia animalia soziala.
quote by Aristoteles
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Italian | In Romanian
Ez dut ezer itxaroten. Ez naiz ezeren beldur. Aske naiz.
quote by Nikos Kazantzakis
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Ez fidatu txakurrekin. Gizakia dute lagunik onena.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Mundua jokoz kanpo dago. Erasoa defentsaren aurretik dago beti.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Ez dago etorkizuna planeatzerik iragana begiratuta.
quote by Edmund Burke
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
Historiaurrea da arorik fidagarriena. Ez dago dokumentu idatzirik.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Satiraren helburua zerutiarra da baina bere sorburua infernuan dago.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Ez libururik erre, txarrena iritzita ere. Idazle bat dago barruan.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Barkatu itzazu beti zure etsaiak, ez dago gehiago mintzen dituenik eta.
quote by Oscar Wilde
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
Espainian oso gaizki ikusia dago suizidioa. Azken batean, autodeterminazio ariketa bat da.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Aldika ezkerrera lerratzen da eta aldika eskuinera. Bere helburua goian dago.
aphorism by Hasier Agirre
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Romanian
Zentzuzko gizasemea mundura moldatzen da; zentzugabea, mundua bere erara moldatzen saiatzen da. Beraz, aurrerapena zentzugabeko gizasemearen esku dago.
quote by George Bernard Shaw
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!
Hamlet: Izan edo ez izan, hor dago koxka.
line from Hamlet, script by William Shakespeare (1599)
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Italian | In Romanian
Itsasaldia Bizantziora
I.
Hau ez da gizon zaharrentzako herrialdea. Gazteak
Batzuk besteen besoetan, txoriak zuhaitzetan,
Belaunaldiz belaunaldi hiltzen haien kantuan,
Izokin ur-jauziak, berdelez beteriko itsasoak,
Arrain, okel edo etxe-hegazti, uda osoan laudatuko zaituztet,
ernaltzen, jaiotzen eta hiltzen zareten lekuan hilda ere.
Musika sentsualean jasota bizitza oro arduragabetuta
Zahartzen ez den adimenaren monumentu.
II.
Gizon adinduna gauza ezdeusa da,
Beroki urratua makilean, ez baditu
Arimak bere besoak txalotzen eta kantatzen, gero eta ozenago,
Bere jantzi hilkorreko urradura bakoitzarekin.
Ordea, ez da kantu-eskolarik ez bada
Monumentuen edo arimaren handitasuna ikastea bezalakorik;
Eta horregatik zeharkatu ditut itsasoak eta etorri naiz
Bizantzioko hiri saindura.
III.
O zuek, Jainkoaren su sakratuan zutik zaudeten zintzoak,
Hormako urrezko mosaikoan bezala,
Su sakratutik etorriak, gyroaren zurrunbiloan,
Izan zaitezte nire arimaren kantu-irakasleak.
Erre, barreiatu ezazu nire bihotza; desiraz gaixo
Eta hiltzen ari den animaliarengana lotuta dago,
Ez daki zer den ere; eta batu zaitez niregana,
Eternitatearen amarrura.
IV.
Behin naturatik at ez dut inoiz berriz
Gorputz itxura naturalik hartuko,
Baizik eta greziar urregileek egindako itxura
Mailukatutako urrez eta urre-esmaltez
Aho-zabalka ari den Enperadoreari esna eutsi;
Edo urrezko erramua gainean jarri eta abes diezaien
Bizantzioko jauntxo eta andereei
Izandakoaz, denaz edo etorriko denaz.
poem by William Butler Yeats, translated by Hedoi Etxarte
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Romanian
Bela
Bein gaberdi goibel baten, aiturik nengon urjasten
Izti bakan zarraetatik jakin-gai aztu asko
Lo-min neukan, bat-batean ostxo bat entzun zanean,
Norbaitek jo bai'lukean, atean legunki jo,
"Jotzen" apetik esan nun, "ikustzaile bat dago—
Au soilki, deus ez geio".
Oi! gogoratzen naiz ontsa, Lotazilla zan, beltz-otza;
Iltzer txindarrek iurrean ireldu bana jaso.
Goiza opa nun naikorrik —billatu bai'nun alperrik
Idaztietan pozorrik— Lenor galdu ezkero
—Neska bakar dizdikorra Lenor Gotzonentzako—
Giz-izenik ez geio.
Itzalkin gorbeltz bakoitzak zegin firfir argal, itsak
Nindadukan iñoizko latz —ikararen meneko;
Nola, biotz-pilpirari nare-gai, bai'nintzan ari
"Ikustzaile bat da ori ate-joka sartzeko—
Ikustzaile berandu bat ate-joka sartzeko;—
Ori, ba, deus ez geio".
Gogoa biztu zitzaitan; ezbaiak utzirik bertan,
"Jaun", esan nun, "edo Andre, azkespen-eske nago;
Erdi-lo nintzan, jakizu, et'ain aulki deitu dezu,
Et-ain legunki jo dezu, nire gela-atean jo,
Ez bai'nintzan ziur entzunik" —zabaldu nun zearo;—
Illuna, deus ez geio.
Illunbe barna beiratuz, egoan nengon, arrituz,
Kexkan, amesten iñork ez amestuak gaurdaño;
Ixilgoa zan iraunkor, gauko gentza ez ikurkor,
Itz bakar au esanik or izan zan: "Lenor!", geldo;
Nik nun suzmurtu t'anotsak: "Lenor!" birresan gero.
Au baizik deus ez geio.
Gelan atzera sartzean, dana sukar biotzean,
Birjotzen entzun nun aurki len baño gogorxkago.
"Baitin", esan nun, "baitin da, zerbait leiarrean ba-da;
Ikus, beraz, zer degun da ezkutu au ikert oro—
Biotza bekit ekuru t'ezkutu ikert oro;—
Aizea da, deus geio!"
Leioak zabal iriki nitun, orduan, aundizki,
Antxiñako Bela deun bat sartu zan, egak arro.
Ez, nindum agurtu ere; gelditu ez zan batere;
Bai, jaun-antz, —edo andere—, ate gañerat igo—
An zan Pallas'en irudi baten gañerat igo—
Igo, t'egon, deus geio.
Txori beltzak eraginik, naiz its nintzan, irkaitzez nik,
—Ain ben, eratsu ta garratz antz-ematen zulako—:
"Gandorra motz euki-arren, ez aiz makala, zearren,
Gau-bazterretik atorren Bela beltz, zar, latz oso—
Pluton'en gau-bazter artan zer dek jaun-izeneko?"
Belak: "Iñoiz ez geio."
Txori zatarrak ain ongi itz-eginda geldu nun agitz,
Izana gatik jarduna ikur, zentzun gutxiko;
Ezin bai'degu ezeztu, ilkorrik dan iñork ez du
Ate-gañean begiztu egaztirik gaurdaño
Irudi baten gañean piztiren bat gaur daño,
Deitzen "Iñoiz ez geio."
Berriz, Bela zegon zurtzik, t'ez zun esan ori baizik,
Irur itzotan gogoa lasaitu naian edo.
Oboro ez zun erasi —ezta egatzik iarrosi—
Nik zuzmurt'arte "Igesi joan zaizkit lagun asko—
Biar utziko nau, nola itxaroek lenago."
Belak: "Iñoiz ez geio."
Ain egoki erantzunaz arritu bai'nintzan benaz,
"Ziur", esan nun, "irur itzok ditu iztegi oro,
Irakaslea jabe bat. Elkaitzak jorik aldebat
Aren doñuek lelo bat soilki eukitzeraño—
Itxaroen eresiek lelo eukitzeraño
Iñoiz-iñoiz ez geio."
Berriz. Belak eraginik, ekarri nun, irkaitz 'inik,
Alki bat ate, irudi, txorien aurreraño;
Illazkietan sartuta, jarri nintzan gogoeta
Erabilkatzen, bai eta zer zuken antxiñako
Egazti latz, zatar, zin-gil, beltz orrek esan naiko
Kuatuz "Iñoiz ez geio".
Orren billa nintzan ari, mintzatu gabe Belari,
Suzko begiz ene biotz-barna orain zana so;
Ori ta beste gogoan, garondoa erosoan
Burko-zorro amuskoan, t'argontzia gar-jario,
Burko-zorro amusko ori ez bai'du estutuko
Ark, ai, iñoiz ez geio!
Aidea egin zan gaitsu, nola ixuriz intsentsu
Serapin batek, ibilki ez-ikuskor, geldiro.
"Gaixo au", nion, "Jaunak, maitez, bere gotzoner bitartez
Bialtzen dik epe, nepentez ire Lenor azteko;
Nepentez ona, oi, edak, Lenor galdua azteko!"
Belak: "Iñoiz ez geio."
"Azti!" esan nun, "gaiztakin! azti bai, txori naiz gaizkin!
Satan'ek bialdurik, ala ekaitzak lur-eraio,
Naiz itun ez-izupera, lur soil sorgindu ontara—
Latzaren etxe ontara —ez al didak esango
Ba-dan azt'urik Galaad'en— otoi, zinez esango?"
Belak: "Iñoiz ez geio."
"Azti!" esan nun, "gaiztakin! azti bai, txori naiz gaizkin!
Biok degun Jauna-gatik, Ortze goian bai-dago—
Esak mindun oni bertan, donokiko baratzetan,
Neska guren bat besotan ote dun tinkatuko—
Neska bakar dizdikor bat Lenor gotzonentzako."
Belak: "Iñoiz ez geio."
"Ele au bedi azkena, "nik izuz, —"txori-txerrena!
Ekaitzerat itzul adi plutondar erkiraño!
Egatx beltzik ez utz emen ire gezurren oroimen!
Nerau laga nazak emen! — utzak ate-gañeko
Irudia! Biotzetik ken zadak ire moko!"
Belak: "Iñoiz ez geio."
Baita Bela mugitzeke, beti dauke, beti dauke
Pallas-irudi laruan nire ate-gañeko;
Amesle, begik ditula debru batenak bezela,
Goitik argiak itzala lurrerat egozten dio;
Itzal ikara ortatik gogoak aldegingo
Ez dit — Iñoiz ez geio!
poem by Edgar Allan Poe, translated by Jon Mirande (1845)
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Italian | In Romanian