Home page | Latest quotes | List of authors | Random quotes | Vote!

Isaac Newton

Urrunago ikusi badut, erraldoien bizkar gainean nagoelako da.

quote by Isaac NewtonReport problemRelated quotes
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!

Share

Related quotes

George Bernard Shaw

Zuk sagar bat baduzu eta nik sagar bat badut eta sagarrok trukatzen baditugu, orduan biok sagar bana izaten jarraituko dugu. Alabaina, zuk ideia bat baduzu eta nik ideia bat badut eta ideiok trukatzen baditugu, orduan biok ideia bi edukiko ditugu.

quote by George Bernard ShawReport problemRelated quotes
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!

Share
Julio Zesar

Etorri, ikusi eta garaitu nuen.

quote by Julio ZesarReport problemRelated quotes
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Spanish | In Italian | In Romanian

Share
Simone de Beauvoir

Bitxia da, eta kilikagarria ere bai, berrogei urte dituzula, tupustean, begietan min egiten dizun eta ordura arte ikusi ere egiten ez zenuen munduaren alderdi bat aurkitzea.

quote by Simone de BeauvoirReport problemRelated quotes
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!

Share
William Butler Yeats

Salley Lorategietan behera

Salley lorategietan behera nere maitea eta ni topatuko ginen;
Salley lorategietan elurra bezain zuri ziren bere ankatxoekin igaro zen.
Lasai maitemindu nendin eskaini zidan, hostoak zuhaitzetan hazten diren bezala;
Baina ni, gazte eta ergel izanik, berarekin ez nintzen ados jarri.
Ibaidun larre batean nere maitea eta ni geunden,
Eta nere bizkar uzkurtuan elurra bezain zuria zen bere eskua ezarri zuen.
Lasai bizi nendin eskaini zidan, belarra kanaberadietan hazten den bezala;
Baina ni gaztea eta ergela nintzen, eta orain malkoz beterik nago.

poem by William Butler Yeats from Oisinen Harat Honata eta Beste Olerkiak (1889)Report problemRelated quotes
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy!

Share
William Butler Yeats

Itsasaldia Bizantziora

I.
Hau ez da gizon zaharrentzako herrialdea. Gazteak
Batzuk besteen besoetan, txoriak zuhaitzetan,
Belaunaldiz belaunaldi hiltzen haien kantuan,
Izokin ur-jauziak, berdelez beteriko itsasoak,
Arrain, okel edo etxe-hegazti, uda osoan laudatuko zaituztet,
ernaltzen, jaiotzen eta hiltzen zareten lekuan hilda ere.
Musika sentsualean jasota bizitza oro arduragabetuta
Zahartzen ez den adimenaren monumentu.

II.
Gizon adinduna gauza ezdeusa da,
Beroki urratua makilean, ez baditu
Arimak bere besoak txalotzen eta kantatzen, gero eta ozenago,
Bere jantzi hilkorreko urradura bakoitzarekin.
Ordea, ez da kantu-eskolarik ez bada
Monumentuen edo arimaren handitasuna ikastea bezalakorik;
Eta horregatik zeharkatu ditut itsasoak eta etorri naiz
Bizantzioko hiri saindura.

III.
O zuek, Jainkoaren su sakratuan zutik zaudeten zintzoak,
Hormako urrezko mosaikoan bezala,
Su sakratutik etorriak, gyroaren zurrunbiloan,
Izan zaitezte nire arimaren kantu-irakasleak.
Erre, barreiatu ezazu nire bihotza; desiraz gaixo
Eta hiltzen ari den animaliarengana lotuta dago,
Ez daki zer den ere; eta batu zaitez niregana,
Eternitatearen amarrura.

IV.
Behin naturatik at ez dut inoiz berriz
Gorputz itxura naturalik hartuko,
Baizik eta greziar urregileek egindako itxura
Mailukatutako urrez eta urre-esmaltez
Aho-zabalka ari den Enperadoreari esna eutsi;
Edo urrezko erramua gainean jarri eta abes diezaien
Bizantzioko jauntxo eta andereei
Izandakoaz, denaz edo etorriko denaz.

poem by William Butler Yeats, translated by Hedoi EtxarteReport problemRelated quotes
Submitted by Dan Costinaş
| Vote! | Copy! | In English | In Romanian

Share
 

Translation needed

The interface of this section needs to be translated (it takes about two hours). If you can help, please send us a message.

Interfaţa acestei secţiuni are nevoie de traducere (durează circa două ore). Dacă poţi ajuta, te rugăm să ne trimiţi un mesaj.